Itzaletan
Itzaletan, ikusten ez nauzunean,
da baina, aurkitzen garenean.
Beldurrak ferekatuz egin dira
gau denak gure.
Sexu basatia, alkoholez blai.
Gorputzak bero, alkarjoka.
Ilargi izpiek soilik ikusgai
amoradu zoro bakartien dantzan.
Goiznabarrak jantzi gaitu, eta ni,
itzartu ezin den umetxoa bezela,
goxo-goxo zeure maindire azpian
lo egingo dot gaua heldu orduko.
Itzaletan da baina berriz aurkituko garen unea.
Jon Antolin Txarroalde
Advertisement
